Amassorrain Ikastolatik, eguberri zoriontsuak opa dizkizuegu! Urte berria ongi hasi eta ilusioz beteta etor dadila!
Gaurkoan gure hezkuntza komunitateko kide diren hiru futbolari izan ditugu gurekin:
Marian Arizeta, ikastolako irakaslea eta futbolari ohia.
Estibaliz Aizpurua, ikastolako ama eta futbolari ohia.
Arene Altonaga, ikastolako ama eta gaur egun, Eibar Taldeko jokalaria.
Hiru gonbidatuak, euren esperientzia eta ibilbidea partekatu dute gure ikasleekin eta jarduera oso aberasgarria izan da.
Mila esker zuen ekarpen eta bisitagatik!
Gaur, abenduak 3, Euskara Eguna ospatu dugu.
Goizean, eguraldia dela eta, auzotik kantu jiran irten beharrean, ikastolan bertan abestu ditugu euskarazko abesti ezberdinak. Giro alai eta parte-hartzaile bikainean aritu dira gure ikasleak.
Arratsaldean berriz, talentu lehiaketa izan dugu eta ikasleek, beren trebetasun ezberdinak erakutsi dituzte, dantza, kantua, antzerkia eta bestelako ikuskizun zoragarriak eskeiniz.
Egun berezia eta polita izan da, euskara gozatuz eta elkarrekin biziz.