Gure ikastolako jantokia "kudeaketa zuzenekoa" da, hau da, Eusko Jaurlaritzak Auso Lan enpresa kotratatzen du eta ikastetxeak eta Hezkuntza Ordezkaritzak kudeatzen dute zerbitzu hori. Jangelako arduraduna Aiheo Uria da. Edozein zalantza argitzeko edo abisuak emateko, jangela@amassorrain.com posta elektronikoa erabili.
Janaria ikastetxean bertan prestatzen da, horretarako 3 sukaldari daude jardun osoan, eta beste bi murriztuan. Lehen gaiak Ausolan enpresak ekartzen ditu. Inolaz ere ezingo da etxetik janaririk ekarri.
0, 1 eta 2 urteko Haur Hezkuntzako taldeek egokitzapen-aldia amaitu ondoren hasiko dute zerbitzua. HH3tik LH 6.mailara arte, ikasturteko lehen egunean hasiko da zerbitzua, ikasturteko azken egunera arte.