Gaur, martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu dugu gure eskolan. Egun osoko ekintzetan,                             berdintasunaren garrantzia eta errespetua gogoratu eta partekatu ditugu. Hona hemen, denon artean ateratako argazkia.Â
Gaur oso egun berezia izan dugu eskolan! Gure ikasle ohiak bisitan etorri dira eta ekintza oso politak prestatu eta burutu dituzte gure ikasleekin batera. Denetarik egin dugu: dantza saioak, jolas kooperatiboak eta barre asko! Ikasleek asko ikasi eta disfrutatu dute.Â
Eskerrik asko bisitan etorri eta gure familiaren parte izaten jarraitzeagatik!Â
Gure eskolako ateak beti egongo dira zabalik zuentzat!
Gaur eskolan Arrazakeria eta Xenofobiaren Aurkako Eguna ospatu dugu. Ikasleek, ilusio handiz, aniztasuna eta errespetua aldarrikatzen duten pankarta koloretsuak prestatu dituzte. Hona hemen gure aldarrikapenen argazkia!Â
Gaur, oso egun berezia bizi izan dugu eskolan, Korrikaren 24. edizioa ospatu baitugu.Â
Eguerdi aldera, ikasle eta irakasleak, gurasoen laguntzarekin, Korrikarekin bat egitera gerturatu gara Añorgara. Gure eskolak kilometroa izanik, bi ikaslek lekukoa hartzeko aukera izan dute, une hunkigarria sortuz. Txikienek ere giroaz gozatzeko aukera izan dute.
Arratsaldean, Korrika txikia egin dugu auzoan zehar. Eguraldiak ez digu gehiegi lagundu eta pena handiz, ibilbidea laburtu behar izan dugu, baina, hala ere, giro bikaina izan dugu.
Eguna borobiltzeko, elkarlanean eta ilusioz, euskararen aldeko aldarria egin dugu. Zalantzarik gabe, oroitzapen ederra utzi digun eguna izan da!