Autobusetako joan-etorriak ahalik eta gusturen egiteko arau hauek errespetatuko ditugu:
1. Lasaitasunez egon behar dugu ilaran autobusean sartu aurretik.
2. Autobusean ilaran eta banaka sartu behar dugu, korrika egin gabe eta bultzatu gabe.
3. Sartzerakoan eta ateratzerakoan, txoferra, zaintzailea eta kideak agurtuko ditugu.
4. Barruan ezin da ezer jan eta edozer botatzeko aulkietako hautsontziak erabili behar dira.
5. Ondokoarekin hitz egin dezakegu baina garrasirik egin gabe.
6. Ezin da zutik egon autobusa martxan dagoenean, bidaia osoan aulkian eserita joan behar dugu, ikasturtearen hasieran tokatutako lekuan.
7. Norberaren geltokira iristerakoan altxatuko gara eserlekutik, eta ez lehenagotik.
8. Autobusetik jaitsi ondoren, bertan itxaron behar dugu eta inoiz ez gurutzatu errepidea autobusaren aurretik.
9. Baloia poltsa batean sartuta eramango dugu.
10. Autobusean sartzerakoan lehenengo handiak eta ondoren txikiak sartuko dira eta irteeran, berriz, alderantziz.
11. Arazoren bat sortuz gero, autobuseko zaintzaileari adierazi behar zaio, bera baita autobuseko arduraduna.
12. Ez ahaztu txoferrari, zaintzaileari eta kideei beti errespetua zor diegula.
Mila esker elkarbizitza hobea izateko arauak betetzeagatik.