Egutegi eta ordutegi ofizialetik kanpo gelditzen diren egun eta ordu guztiak zerbitzu bereziak dira. Beste urteetan bezalaxe, zerbitzu hauek Familia Elkarteak antolatuko ditu.
IKASTURTE BARRUAN
7:30 - 9:00 Ikasturte osoan, goizeko zaintza (Maider Hermosa, Amaia Fernández)
Iraila eta ekainean zehar: 14:30-16:30
IKASTURTEA AMAITU ONDOREN
Ekainean ikasturtea amaitu ondoren, Familia Elkarteak udako txokoak antolatzen ditu, azken eskola eguna amaitu eta hurrengo egunetik aurrera eta uztailean.
Haur Hezkuntzako 0, 1 eta 2 urtekoentzat 07:30etik 15:00etara.
Udako txokoak: 9:00tatik 13:30ak arte.
Goizeko zaintza: 07:30-9:00.
Jangela zerbitzua: 13:30-15:00.
OHARRA
Zerbitzu hauei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bulegoan emango zaizue edo email honetara idatzi dezakezue.
familiaelkartea@amassorrain.com
Haur Eskoletako Curriculumean 13. artikuluak dio, oro har, egunero eskolan haurrek 8 ordu baino gehiago ezin dutela igaro. 0-1 urte bitarteko haurrek, berriz, 6 ordu.