Gaur, Maiatzaren 15ean, Eusferarekin bat eginez, arratsaldean, Euskrossfera ospatu dugu. Bertan, eskola osoko ikasleek parte hartu dute: txikienek, handienek, baita gurasoak ere. Guztiek ilusioz eta gogoz aritu dira, giro aparta sortuz.
Krosa amaitu ondoren, frontoiean, musikaz eta dantzaz beteriko disko festa egin dugu. Une ederrak, alaitasuna eta Euskara izan dira arratsalde osoko protagonista nagusiak.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!
Maiatzaren 18an, LH1-eko ikasleak, rokodromora joan ziren eskalada praktikatzera, Gorputz Hezkuntzan eginiko saio berezi batean. Oso pozik ibili ziren bertan, rokodromoan gora eta gora eskalatzen eta gauza berriak ikasten.
Esperientzia dibertigarria eta polita izan zen eta gogotsu itzuli ziren eskolara!
Gaur maiatzaren 22a, ostirala, ikasturte amaierako irteera berezia egin dugu eskola osoan. Egun zoragarria izan da, eguraldi bikainarekin eta giro apartarekin!
HH 2-3ko ikasleak, Zubietara joan dira eta primeran pasa dute. Bertan, parkean, frontoian… jolasean aritu dira. Primeran pasa dute!
HH 4-5ekoak, berriz, Adunara joan dira. Beroari aurre egiteko, uretako txorrotxoekin freskatu eta jolasean ibili dira, oso gustura eta poz-pozik!
LH osoa aldiz, trenez Zumaiara joan da. Bertan, hondartzan ibili dira eta ondoren, herriko parke batean bazkaltzen eta jolasten aritu dira. Eguraldi beroa lagun, denok primeran egon dira eta egun bikaina pasa dute elkarrekin!
Irteera polita izan da denontzat! Baita ikasturteari amaiera ematen hasteko modu ederra ere!