Gaur, urriaren 31ean, Amassorrain Ikastolan, Gau Beltza eguna ospatu dugu.
Egun berezi hau ospatzeko eta ikastola girotu eta mendez mende transmititutako ohiturekin jarraitzeko asmoz, ikasle eta irakasleek, aste guztian zehar, gelak, ikastolako txoko ezberdinak…ederki apaindu dituzte.
Gaur arratsaldean ere, nagusiak mozorrotu eta txikiak, aurpegia margotu eta gaiaren inguruko ipuinetaz gozatzeko aukera izateaz gain, desfilea ere egin dute. Bertan, mozorro bikain eta beldurgarriak ikusteko aukera izan dugu.
Ondoren, “Gaztain Saltzailea” kantarekin batera, denak elkarrekin dantzatu eta abestu egin dugu eta azkenik, gaztainak eta patxintxiak jan ditugu.
Egun ederra izan da, baita oso dibertigarria ere! Bikain pasa dugu!