Ekainaren 12an Eskolako Jaialdia ospatu genuen, giro ezin hobean eta ekintza ugariz betetako egunaz gozatuz.Â
Goizean, olinpiadek hartu zuten protagonismoa, eta txikienek puzgarriak, ipuin kontaketa eta hainbat jardueraz gozatzeko aukera izan zuten. Egunean zehar, sari banaketa eta karaokea ere izan genituen.
Arratsaldean, seigarren mailako ikasleei agurra egin genien eta, aldi berean, laster erretiroa hartuko duen Maiteri omenaldi hunkigarri bat eskaini genion.
Egun zoragarria izan zen, giro ederrean ospatua, eta haurrek zein helduek primeran pasatu genuen.Â
Gora Amassorrain!
Urtero bezala, aurten ere ur festa ospatu dugu eskolan. Ekainaren 16an Haur Hezkuntzakoek eta ekainaren 19an Lehen Hezkuntzako 1. ziklokoek parte hartu zuten. Egun oso politak izan dira! Asko gozatu dugu, giro bikaina egon da eta primeran pasatu dugu!