Jangelako zerbitzua eta bazkal garaia ahalik eta hoberenak izateko arau hauek errespetatuko ditugu:
Jangelara sartu aurretik, ikasleok aldageletako komunetan, eskuak garbituko ditugu. Guztiek bukatu arte, arduradunek esandako lekuetan itxarongo dugu.
Jangelara poliki sartuko gara, bultza gabe, eta bakoitza dagokion lekuan eseriko gara.
Irteerak ere berdin egingo ditugu, begiraleei altxatzeko baimena eskatu ondoren.
Hitz egin daiteke, baina garrasirik egin gabe.
Mahaiko tresnak (sardexka, labanak....) ez ditugu zarata ateratzeko erabiliko.
Jaten ari garen bitartean ez gara altxatuko. Behar izanez gero, begiraleei baimena eskatuko diegu.
Denetarik jaten ikasi behar dugu. Janari mota ezberdinak probatu eta ezagutu behar dira.
Janariarekin eta urarekin ez dugu zikinkeriarik egingo. Zerbait lurrera eroriz gero jaso egingo dugu eta ezinezkoa bazaigu begiraleei abisatuko diegu.
Begiraleak janaria banatzen ari diren bitartean, txanda, lasaitasunez itxarongo dugu.
Jangelatik irten ondoren, frontoian edo aterpean jolastuko dugu.
Begiraleak eta sukaldariak errespetuz tratatuko ditugu. Baita gurekin bazkaltzen duten kideak ere.
Elkarbizitza hobea izateko arauak betetzeagatik mila esker!