Amassorrain Ikastola guraso eta euskaltzale askoren lanordu, izerdi eta ausardiari esker sortu zen euskara bera debekatua zegoen garaian. Ez zen makala izan haien erronka!
1965ean lortu zen Añorgako ikastola ia auzotar guztien diru laguntzari esker. 5 urteko 8 haurrek eta 4 urteko beste hainbestek osatzen zuten taldea. Añorgako Kirol Elkarteak doan utzitako zinema atzeko lokalean hasi ziren.
1968an haur zaharrenak Aizpurua-Telleriatarren etxean kokatu ziren.
1969ean Añorgako Elizak Sakristiaren gaineko lokala utzi zion Ikastolari, Aizpuruatarren etxean zeudenak bertara paseaz. Ordurako baziren hiru andereño.
1970-71n Ikastolak legalizazioa lortu zuen.
1971n Añorga Txikin, Rezolak utzitako lokal batean gela bat zabaldu zen. Ondoren lortuko zituzten auzo berean beste bi lokal.
1973an Añorgak heziketa arloan zuen arazoari aurre egiteko Irakaskuntza Kooperatiba sortu zen, gerora Amassorrain deituko zena.
1978an Amassorrain Ikastola eraikiko zen terrenoetan barrakoi bat jarri zen eta bertan hiru gela egokitu ziren.
1980-81 ikasturtean Haur Eskola, Eskolaurrea eta O.H.O.ko hiru zikloak bateratu zituen ikastetxea, Amassorrain Ikastola, estreinatu zen.
1990ean Ikastolaren 25. urteurrena ospatu zen.
1982an O.H.O.ko lehen promozioa irten zen.
1993an publifikazio prozesuan sartu zen Ikastola.
1996an L.H.ko ikastola bezala geratu zen Ikastola. Irakaskuntza 0tik 12 urte bitartera.
2006an eraikinaren 25. urteurrena ospatu zen.
2016an Amassorrain Ikastolaren 50. urteurrena ospatu zen.