Santa Ageda bezpera ospatu dugu eskolan!
Gaur, otsailak 4, makilak eskuan hartu eta eztarriak prestatu ditugu Santa Ageda bezperako koplak abesteko. Ohitura zaharrei eutsiz, eskolako bazterrak doinu eta erritmo alaiez bete ditugu. HH1 eta HH2ko ikasleak ere, gurekin izan dira. Hemen dituzue eguneko une politenen argazkiak!
Planetaren alde martxan!
Gaur eskolan Inauteriak ospatu ditugu, eta aurten gai oso garrantzitsu baten bueltan mozorrotu gara: klima aldaketa. Gure planeta zaintzea guztion lana denez, sormen handiko mozorroak ikusi ditugu eskolako pasabideetan.
Ikasle batzuk garraio ekologikoak bihurtu dira, beste batzuek plaka solarrak jantzi dituzte energia garbia aldarrikatzeko, eta ez dira falta izan gure klima babesteko superheroia indartsuak. Kolorez eta konpromisoz beteriko eguna izan da!