Azaroaren 27an, Joseba, gure ikastolako atezaina, jubilatu egin zen.
Ikastolaren izenean, urte guzti hauetan egindako lana eta erakutsitako dedikazioagatik, eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu.
Zorionak Joseba! Zorte on bizitzako etapa berri honetan eta mila esker bihotz-bihotzez, egindako guztiagatik.
Gaur, azaroaren 25a, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna ospatu dugu. Egun berezi honetan, hezkuntza eta berdintasunaren garrantzia azpimarratuz, indarkeria matxistaren aurka hausnartu, kontzientziatu eta aldarrikapena egin dugu.
Horretarako, denon artean, mezu eta marrazkiz betetako mural bat egin dugu, baita argazki bat atera ere, egindako lan ederra eta guztion konpromezua gogoratzeko.
Gaur eskolan, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatu dugu eta oso egun berezia izan da.
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek, hainbat ekintzetaz gozatzeko aukera izan dute.
Haur Hezkuntzako ikasleek, aurpegiak margotu, ipuinak eta bi muralen margoketa burutzeko txokoak izan dituzte. Lehen Hezkuntzako ikasleek aldiz, mahai jolasak, artea, umorea, filmak eta chill out txokoa. Psiko gelan ere, primeran aritu dira.
Ondoren, bingoarekin jarraitu dugu, disko festa eta azkenik, elkarrekin ateratako argazkiarekin amaitu dugu eguna.
Eskola guztia elkartu gara ospakizunean eta denok ederki pasatu dugu.